Albisteak
Joxean Ulacia arroarrak Irurena Group argazki lehiaketan hirugarren saria eskuratu du
— 2019-06-09Atzo, larunbat eguerdiz, Azpeitiko Basazabal Jauregian banatu ziren sariak eta Zestoako F11 argazki taldeko Joxean Ulaciak hirugarren argazki bilduma onenaren saria jaso zuen.
Irurena Group enpresak 50 urte bete dituela eta antolatu zuten argazki lehiaketa, Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Irurena Group enpresak elkarlanean. Legazpi, Zumarraga, Urretxu, Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta Zumaiako argazkilari profesionalek zein argazkilaritza zaleek parte hartu ahal izan zuten lehiaketan. Honako gai hauek jorratu behar izan zituzten: egurra, koloreak, ekologia, talde lana, esperientzia eta lidergoa.
Bilduma onenaren saria Pablo Perezek eskuratu zuen 142 punturekin, bigarren bilduma Juan Mari Ibarzabalek 136 punturekin eta 3. postua, esan bezala, Arroagoiko Joxean Ulaciak 126 punturekin. 250 euroko saria eta diploma eskuratuko ditu.
Sarituen argazki bildumak ikusgai izango dira Azpeitiko Betharran aretoan ekainaren 8 tik 22ra.
Ondorengoak dira bere argazkiak:
Egin zaitez bazkide