Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Herriko jubilatu eta pentsiodunek martxoaren 12an, asteazkenean, Irun eta Doneztebera irteera egingo dute. Autobusa goizeko 9:00etan irtengo da, eta lehendabizi Irunera joango dira, han goiza pasatzeko.
Ondoren, Doneztebeko Santamaria Jatetxean bazkalduko dute. Bazkarian ondorengo platerak izango dituzte: entsalada mistoa, potxak, berdura menestra, legatza erromatar erara, txuleta zatituak, flana helatuarekin eta mamia. Guztia kafea eta ardoarekin batera.