Albisteak

Julio Soto Bertsolariak hitzaldia emango du Zestoan

Urriaren 30ean, Julio Sotoren hitzaldia izango da Udal Liburutegian, “Bertsolariaren ahotik” izango da hitzaldi horren abiapuntua. Entzuleak zenbat bider jarri nahi izan du bertsolariaren lekuan ondorengo galderak eginez: Nola antolatzen du bertsolariak bertso bazkari edo afari bat? Zein eskema jarraitzen du? Zeri erreparatzen dio? Nola prestatzen du jaialdi bat? Eramaten al du doinu, neurri, jarrera zehatzik aukeratuta? Zer dago jendeak ikusten ez duenaren atzean? Galdera hauei eta horren bueltan suertatzen direnei erantzuten saiatuko da Julio Soto, Nafarroako txapelduna.

Hitzaldia urriaren 30ean, ostirala, izango da 19:00etan hasita. Hitzaldi hau Danbolinen 15. urtemugako ekintzetako bat da.

Hurrengo egunean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurdena izango da Zestoan. Sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean eskuratu daitezke.

 

kartela_web




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide