[KALE] Garagardo botila eta lata hutsak lurrean botata

Azken asteotan ohikoa bihurtu da igande goizetan herriko txoko ezberdinetan garagardo botila eta lata hutsak lurrean botata aurkitzea. Herritarrek San Juango parkea zikinkeriaz gainezka topatu zuten duela bi aste eta horrela zegoen Lilibeko trenzubia pasa den igandean, abuztuak 9.

Argazkiak: Aitor Unanue

Oharra: hemendik aurrera Kale/Bale atalerako argazkiak, bidaltzailearen izen-abizenekin argitaratuko dira