[KALE] Zaborra ibai ondoan

“Ez diot nahi inori leziorik eman, baina oraingo honetan ezin izan dut bestaldera begira geratu. Markesen pare ematen du bizi direla batzuk, beraien zaborra beste batek jasotzeko esperoan edo. Zaborrontzia metro batera izan eta hondakinak lurrera botatzen dituzte. Herrigunetik bueltatxo bat ematea nahikoa da zabor pila batekin topatzeko, baina suerte pixka batekin kale-garbitzailea pasatzen da haizeak eraman baina lehen. Ibai ondoan berriz, patanek jasotzea espero al dute?

Harrigarria da gaur egun argazkian ikusten den adina zabor horrelako leku baten utzi eta lasai asko alde egitea.”

Sara Matsutani Arrizabalaga.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide