Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoako Udaleko kale garbiketa zerbitzuak erratzarekin egin izan du garbiketa osoa orain arte. Zerbitzuaren kalitatea hobetzeko helburuarekin, kaleak garbitzeko makina berria eskuratu du erakundeak. HAKO CM 650 makina da, eta 89.419,00 € gastu ekonomikoa izan du.
Herrigunean egunero pasako da makina, eta astean behin auzoetara mugituko da. Bestalde, Udalak jakinarazi du aste bakoitzean auzo bat sakon garbitzeko ahalegina egingo dela.