Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Urtebete pasa da tximistak kanpandorrea hautsi zuenetik. Konponketak berehala hasi ziren baina hala ere oraindik kanpandorrea bukatzerako asko falta dela jakinarazi digute. Izan ere kolokan zeuden harriak kendu, puskatuta zeuden harriak ordezkatzeko pieza berriak egin eta kanpandorreko azken kupula zatia egitera zihoazenean, harri bat buruz behera jarrita zegoela konturatu dira. Ondorioz, berriro ere dena desmuntatu eta berriro eraikitzen hasi beharko dute eta honek denboran atzerapen handia suposatuko du.