Albisteak

Karmele Gisasola eta Mikel Larrañaga nagusi Sherpa.ai aizkolari txapelketako finalerdietan

Sherpa.ai Aizkora Txapelketako finalerdiak jokatu ziren atzo arratsaldean kiroldegian. Lehen mailako hiru aizkolari aritu ziren emakumezkoetan eta hamahiru, gizonezkoetan. Karmele Gisasola eta Mikel Larrañaga izan ziren onenak.

Emakumezkoetan Karmele Gisasola eta Uxue Ansorregi sailkatu ziren azaroaren 21ean Bilbon jokatuko den finalera eta gizonezkoetan, berriz, Mikel Larrañaga, Eneko Otaño, Iker Vicente, Aitzol Atutxa, Julen Alberdi Txikia IV.a eta Jon Irazuk lortu zuten finalerako txartela.

Hemen atzoko saioko denborak

Emakumezkoetan:

1.- Karmele Gisasola Zelaia III.a: 9’5″

2.- Uxue Ansorregi: 9’11”

3.- Garazi Arruti: 13’22”

Gizonezkoetan:

1- Mikel Larrañaga: 16 ’44”

2- Eneko Otaño: 17 ’57”

3- Iker Vicente : 18 ’11”

4- Aitzol Atutxa: 19 ’16”

5- Julen Alberdi Txikia IV.a: 19 ’25”

6- Jon Irazu: 20 ’03”




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide