‘Karpeta urdinak’ emanaldia izango da gaur Portalen
Danbolin— 2023-04-04
‘Tortura Euskal Herrian’ jardunaldien baitan, Karpeta urdinak dokumentalaren emanaldia antolatu dute Portalek eta Zestoako Sarek. Gaur, apirilak 4, izango da hitzordua, arratsaldeko 19:00etan, Alonderon. Emanaldiaren amaieran dokumentalaren zuzendariarekin solasaldia izango da. Sarrerak eskuragai daude Portalen hiru euroren truke. Karpeta urdinak 2022ko Ander Iriarte oiartzuar zinema zuzendariaren film dokumentala da. Urte berean aurkeztu zen Donostiako zinemaldian. Ikusi trailerra hemen