Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

3Z taldeak kartoizko eskulturen tailerra jarri zuen martxan joan den urte amaieran. Hilabete guzti hauetan zehar egindako lanak eman ditu bere fruituak, eta ikasturtean zehar sortutako altzariekin erakusketa osatu dute. Gaur zabalduko dituzte ateak, eta asteazkenera bitartean egongo dira altzariak ikusgai, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, jubilatuen tabernan.