Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.


Eusko Jaurlaritzak Covid-19aren inguruko azken datuak kaleratu berri ditu. Txosten horren arabera Osasun Sailak kasu bakarra atzeman du asteburuan Zestoan. 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia tasa 282,49 kasukoa da herrian.
Eskualdean 26 kasu atzeman dituzte ostiraletik igandera bitartean egindako PCR eta antigeno frogetan. Kasu gehienak Zarautzen detektatu dituzte, hamahiru hain zuzen. Azkoitin eta Azpeitin seina positibo atzeman dituzte. Gainontzeko herrietan ez dute kasu bat ere detektatu.