Albisteak

Kasu bakarra zenbatu du Osakidetzak Zestoan

Azken egunetako positibo kopuru baxuena atzeman du Osasun Sailak atzo egindako frogetan Zestoan, bakarra hain zuzen ere. Azken hamalau eguneko 100.000 biztanleko intzidentzia tasak 1.000ko langatik gorakoa izaten jarraitzen du. Gaur gaurkoz, 1181,30ekoa da Zestoako kasu metatuen tasa.

Eskualdean 55 kasu zenbatu dituzte, atzo baino 21 gehiago. Azpeitian eta Orion atzeman dituzte kasu gehienak, 19 Azpeitian eta 18 Orion. Azkoitian zazpi kasu atzeman dituzte eta eremu laranjan jarraitzen dute, 400,57ko intzidentzia tasarekin. Zumaian hiru positibo zenbatu dituzte eta intzidentzia tasak beherantz jarraitzen du. Oraindik eremu gorrian jarraitzen dute han baita Azpeitian, Orion, Aian eta Aizarnazabalen ere eta halaxe jarraituko dute azken hamalau eguneko 100.000 biztanleko kasu metatuen tasa 500etik jaitsi arte. Zarautzen eta Aian hiruna kasu zenbatu dituzte eta Beizaman eta Errezilen, berriz, ez dute positiborik izan.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide