Albisteak
Kasu positibo bat zenbatu du Osakidetzak azken bi egunetan herrian
— 2020-10-09Osasun Sailaren datuen arabera, kasu positibo bakarra zenbatu da azken bi egunetan Zestoan. 100.000 biztanleko 14 eguneko inzidentzia tasa 391,34 kasukoa da herrian.
Osakidetzak 9.502 PCR proba egin ditu Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian azken 24 orduetan eta horietatik 458 positibo detektatu dira: 199 Bizkaian, 191 Gipuzkoan eta 61 Araban. Atzotik gaurrera, EAE-tik kanpo bizi diren 7 pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Osasun Sailak. Nafarroan, berriz, 400 kasu positibo baieztatu dira azken orduetan.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide