Albisteak

Kepa Zabalegi eta Eli Alkortaren hosto bildumak bere bidea egiten jarraitzen du

Kepa Zabalegi eta Eli Alkorta herritarrek osatutako hosto eta hazien bilduma berriro ere ikusgai izango da. Iaz Zestoako Alondero jarri zen lehen aldiz erakusketa, eta orduan ikusi ez zutenek oraingoan aukera izango dute Azkoitiko Portaleburun ezagutzeko.

Erakusketa urriaren 24an irekiko da eta hilaren 25, 26, 31n, baita azaroaren 1ean eta 2an ere zabalik egongo da. Horrez gain, data horien arteko astean Azkoitiko ikastetxeetako haurrak gonbidatu dituzte bilduma gertutik ikustera.

Ekimen hau Urola Bizirik Taldearen eskutik iritsi da, eta helburua da naturarekiko begirada berria eskaintzea, gure inguruko hosto eta haziak protagonista bihurtuta.

Bikoteari proiektu honen inguruan elkarrizketa egin zitzaion Danbolinen, hemen irakur daiteke:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide