Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Kiroldegiak 2025-2026 ikasturterako ikastaroen eskaintza argitaratu du, eta aurten adin tarte guztientzako berrikuntzekin dator. Izena emateko epea irailaren 1etik 15era egongo da zabalik, eta irailaren 16an zozketa egingo da, beharrezkoa izanez gero. Zerrendak irailaren 17an argitaratuko dira.
Ohiko ikastaroen artean, aurten bi proposamen berri eskainiko dituzte:
OKI ikastaroa
Ikasturte berri hau hainbat ariketa fisikoren bidez oreka, koordinazioa eta indarra lantzeko prestatua dago. Mugimendu aerobikoak, indar-ariketak eta oreka-teknikak tartekatzen dira, ongizate orokorrean fokua jartzen duen jarduera oso bat eskaintzeko.
Gaztea Fit
2025-2026 ikasturteko beste apustu berria Gaztea Fit izango da, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikastaroa. Helburua, nerabeen artean bizimodu aktiboa, osasuntsua eta dibertigarria sustatzea izango da. Askotariko dinamiken bidez eta beren interesetara egokituta, gazteek aisialdirako alternatiba erakargarri bat aurkitzea espero da.