Albisteak

Kiroldegiak etxean daudenentzat proposamena luzatu du

Covid19aren eraginez, hainbat zestoarrek etxeratze agindua dute. Egun horietarako, Mugiment egitasmoak azken urte luze honetan hainbat aukera eta bilduma prestatu ditu etxean jarduera fisikoa egin ahal izateko. Ana Carrere Zestoako Udal Kirol Teknikariaren esanetan, “osasuntsu mantetzeko aukera paregabea dira eta baita etxekoen artean une dibertigarriak pasatzeko aproposa ere. Egun hauetan etxean egon behar duzuen zestoarrok, lotura honetan aukera asko topatuko dituzue ariketa fisikoa egiteko. Animatu!”

Bilduma osoa ikustenko hemen

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide