Albisteak

Kiroldegiak ordutegi berezia izango du Gabonetan

Kiroldegiak Gabonetako ordutegi berezia izango duela iragarri du Zestoako Udalak. Abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean kiroldegia goizez soilik egongo da zabalik, 9:00etatik 13:00era bitartean. Orduen txandak larunbat goizekoen berberak izango dira, hau da, 9:00etatik 10:30era eta 10:45etatik 13:00era. Abenduaren 25ean, 26an, eta urtarrilaren 1ean eta 6an kiroldegia itxita egongo dela jakinarazi du Udalak.
Bazkidetza kanpaina
Bestalde, kiroldegiko bazkidetza kanpaina martxan dagoela gogorarazi du Udalak. Martxan dauden bazkide-kategoriatan aurtengo prezioak mantenduko dira. Hala eta guztiz ere, datorren urterako hainbat bazkide-kategoria berri gehitu dituzte eta beste zenbait berrikuntza ere egin dituzte.

Hemen dituzue kiroldegiko tarifa guztiak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide