Albisteak

Kiroldegian maskara uneoro jantzita eraman beharko da

Kiroldegian zenbait aldaketa izango direla iragarri du Zestoako Udalak, Eusko Jaurlaritzaren dekretu berrira egokitzeko. Kirola egiteko maskara uneoro jantzita eraman beharko dela gogorarazi du Udalak, kalean zein kiroldegian. Salbuespen bakarra dago: bakarkako kirol praktika natur eremuan egiten bada edo kirolari profesional edo semiprofesionala bada.

Kiroldegiko frontoia edo trinketea pertsona bakarrak erreserbatu ahal izango du. Hori dela eta, ezingo da bat baten kontra edo bi biren kontra jokatu. Bizikidetza unitate bereko kideek erreserba batera egin ahal izango dute. Bestalde, Zestoa Osasuntsuko taldeak saioekin jarraituko duela jakinarazi du Udalak baina betiere, maskarak jarrita. Azkenik, mugakide diren herrietara entrenamenduetara edo kirola egitera joan daitekeela gogorarazi du.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide