Albisteak

Kiroldegiko bazkidetza eta aholkularitza zerbitzuari buruzko informazioa eman du Udalak

Kiroldegiko instalazioak erabiltzeko abonatuen 2024ko bazkide tarifak eta erabiltzaileentzako bestelako oharrak jakinarazi ditu Udalak.

Datorren urteko bazkidetza tasa orokorrak honako hauek izango dira:
12 eta 15 urte artean ………………………………………….. 46,59 €
Ikasleak 16 eta 24 artean …………………………………… 103,53 €
16 urtetik gorakoak …………………………………………… 155,30 €
65 urtetik gorakoak ………………………………………….. 103,53 €
Sendikoa (24 urte) …………………………………………….. 336,47 €

Bestalde, erabiltzaileek gaur egun duten abonamendu mota aldatu nahi badute, urtarrilaren 15a arteko epea izango dute aldaketa hori egiteko kiroldegiko harreran. Urteko bazkidetza helbideratuta dutenei urtarrilean kobratuko zaie urteko kuota eta abonamenduetan hobariak eskatzeko aukera ere urtarriletik aurrera zabalduko da. Urte hasieran hobarien eta kuota proportzionalen informazioa jasotzen duen esku orria eskuragarri izango da kiroldegiko harreran.

Aholkularitza zerbitzua
Udalak bizitza aktibo eta osasuntsua sustatzeko jarduera fisikorako eta kirolerako aholkularitza zerbitzua jarri da martxan. Doako zerbitzua da eta bertan, jarduera fisiko eta kirolean lizentziatua den pertsona batek norberaren egoera eta nahiak aztertu eta herriko baliabideak kontuan hartuta, bizitza aktibo baten alde eman beharreko urratsak diseinatuko ditu.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide