Albisteak

Kiroldegiko erabiltzaileek aurrez hitzordua hartu beharko dute ostiraletik aurrera

Azken egunetan Covid-19a Zestoan izaten ari den bilakaerarekin kezkatuta, herriko eraikin publikoetan hainbat prebentzio neurri hartzea erabaki du udalak. Kiroldegiari dagokionez, ostiraletik aurrera, bertako zerbitzuak erabili ahal izateko aurrez hitzordua hartzea ezinbestekoa izango da. Erabiltzaileek bezperan eskatu beharko dute kirol instalazioak erabiltzeko txanda 943 147 942 telefono zenbakian edo kiroldegian bertan.

Eguerdietako eta larunbat goizetako txandetan moldaketak egin dituztela jakinarazi du Ana Carrere kirol teknikariak. Eguerdietako txandak honakoak izango dira ostiraletik aurrera: 12:15etikĀ  13:45era eta 14:00etatik 15:45era. Larunbat goizeko txandak, berriz, hauek dira: 9:00etatik 10:15era, 10:30etatik 11:30etara eta 11:45etik 13:00era. Bestalde, Zestoa, Arroabea eta Aizarnako gimnasiako ikastaroak bertan behera geldituko direla ohartarazi du Carrerek.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide