Albisteak

Kiroldegiko erabiltzaileek egunean bertan hartu ahal izango dute txanda

Pasa den ekainaren 8an zabaldu zituzten kiroldegiko ateak. Erabiltzaileek aurrez hitzordua hartu behar dute instalakuntzak erabili ahal izateko eta gaurtik aurrera, egunean bertan egongo da txanda hartzeko aukera; goizean deitu, arratsaldean joan ahal izateko. Hitzordua 943 147 942 telefono zenbakian edo Kiroldegiko harreran hartu beharko da.

Kirol instalazioak erabiltzeko orduak adinaren arabera banatuta daude: 65 urtetik gorakoek bi txanda edukiko dituzte, 8:30-10:00 eta 14:30-15:30. 16 eta 64 urte bitartekoek, berriz, 5 txanda dituzte aukeratzeko. Ordu bloke bat erreserbatu ondoren, sartzeko ordu muga bat dago. Ondoren, Kiroldegia itxi egiten da, hurrengo txandara arte. Goizean 30 minutuko margena dago sartzeko eta arratsaldean 15 minutukoa.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide