Albisteak

Kiroldegiko sauna zerbitzua erabilgarri izango da astelehenetik aurrera

Datorren astelehenetik aurrera kiroldegiko sauna zerbitzua erabilgarri izango dela jakinarazi du Ana Carrere Zestoako  Kirol eta Jarduera Fisikoko Teknikariak. Pandemia dela eta, pertsona bakarra sartu ahal izango da aldi bakoitzean, etxe berean bizi direnak izan ezik, horiek binaka sartzeko aukera izango dute. Sauna erabiltzeko ez da hitzordurik hartu behar baina sartu baino lehen, sauna erabiliko dela jakinarazi beharko da kiroldegiko harreran. Txanda bakoitza 25 minutukoa izango da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide