Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Kobaz Koba Trail mendi lasterketaren zazpigarren edizioa jokatuko da datorren igandean. 100 boluntariotik gora arituko dira lanean egun horretan. Antolatzaileek jakinarazi dute igandean egin beharrekoaren xehetasunak jakiteko kiroldegitik pasa behar dutela asteazkenean edo ostegunean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean. Norberak joan ezin badu, beste pertsona bat bidali beharko du bere partez. Antolatzaileek aurrez eskerrak eman nahi izan dizkie igandean boluntario gisa lanean arituko diren guztiei.