Albisteak
Kobaz Koban parte hartzeko dortsalak agortu dira
— 2019-01-24Datorren otsailaren 10ean ospatuko da Kobaz Koba Trail lasterketaren laugarren edizioa. Pasa den abenduaren 5ean zabaldu zuten izena emateko epea eta dagoeneko zerrenda bete da. Guztira, 300 korrikalarik hartuko dute parte.
Urtero legez, bi proba izango dira: Artzei bidea (14km) eta Zaldei bidea (26km). Ibilbide osoak “8” baten forma hartzen du, Zestoako herria erdian geratzen delarik. Aurtengo lasterketan, ordea, berrikuntza bat izango da. Kategoriei dagokienez, emakumeen eta gizonezkoen kategoriaz gain, Barefoot kategoria ere egongo da. Kategoria honetan parte hartzeko oinutsik edota oinetako minimalistekin joan beharko dute korrikalariek. Desnibelik gabe, orpoa eta aurrealdearen artean (0 drop) eta gehienez 12mm-ko lodiera (%10eko marjina) izan dezakete guztira.
Egin zaitez bazkide