Konfinamenduan tratu txarrak jasaten ari diren emakumeei elkartasuna

Asko dira indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak eta haurrak, baina orain zuten babes bat galdu dute, kalea. Beraien erasotzaileekin etxean gelditu behar dute giltzapetuta konfinamendu egoera honetan.

Horregatik, bihar, apirilak 17, iluntzeko 21:30ean Anariren “Orfidentalak” abestiaren laguntzaz leihoak eta balkoiak kandelez argiztatuko ditugu, bakarrik ez daudela esateko eta gure elkartasuna adierazteko.

Hona hemen “Orfidentalak” abestiaren youtubeko esteka: https://www.youtube.com/watch?v=f29M3O70e28

Bestalde, tratu txarren biktimentzat baliabide desberdinak eskaintzen dituen bideo bat osatu dugu, bideo honek ez du soinurik emakumeen segurtasunerako. Bideo hau zabaltzeko deialdia egin nahi dizuegu, behar dutenei ahalik eta azkarren iristeko.

Larrialdi zerbitzuak: 016/112

Eusko jaurlaritzaren 24 orduko zerbitzua: 900 840 111

Udaletxeko laguntza telefonoa: 615 768 980 (telefono honen bidez Bargaztak zurekin harremanetan jarri gaitezke nahi baduzu)

Bargaztek korreoa: zestoakobargaztak@gmail.com (edo gure sare sozialen bidez)

EZ ZAUDETE BAKARRIK! ZAINDU DEZAGUN ELKAR! INDARKERIA MATXISTARIK EZ!

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide