Kontseilu Sozialistak ere greba egunera batzeko deia egin du

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak bat egin zuen Maiatzak 17ko greba orokorrarekin, horren harira, azken asteetan eskualdeko herrietan ekimen ezberdinak egiten ibili gara eta grebaren ataripean ondorengo bideoa kaleratu dugu.

– Langileon pobretzearen kontra:
Azken urteetan gero eta agerikoagoa da langile klasearen pobretzea. Lan gatazkak ugaritzen ari dira, enpresen itxierak ematen eta kaleratzeak gero eta ohikoagoak dira. ikusi besteik ez dago gure eskualdea. Adibide garbiak dira Juaristi, Sidenor, Sarralle, Elmubas… Aldi berean, bizitzaren garestitzea, etxebizitzaren arazoa eta zerbitzu publikoen kaskartzea gero eta nabarmenagoak dira.

– Kalitatezko bizi baldintzen alde eta irabazi kapitalistaren kontra!
Ekoizten den aberastasuna langileon esku jarri behar delakoe ta ez kapitalista gutxi batzuen mesedetan. Klase batasuna eraikitzeko bidean, ezinbestekoa da okerren daudenen bizi baldintzak hobetzea.

– Inperialismoaren eta Estatuaren autoritarismoaren aurka!
Langileon pobretzearen eta haserre sozialaren aurrean, kapitalisten irabaziek babesteko estatuek eskubide sozial eta politikoak murrizten dituztelako. Neurri errepresiboen areagotze bat ikus dezakegu, mozal legea tartean dela, etorkinen jazarpenak areagotuz eta antifaxismoa kriminalizatuz.

Hori dela eta, bizi eta lan baldintza duinen aldeko aldarrikapena ez denez soldaten igoerekin bukatzen, nahiz eta beharrezkoa den, eta salaketak haratago joatea eskatzen duelako, martxoaren 17an 11:00tan Donostin ikusiko gara.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide