Albisteak

Korrika Kulturalak agur beroa izan du Arroabean

Asteazkenean igaro zen Korrika Arroabetik, baina Korrika Kulturalak jarraipena izan du auzoan ondorengo egunetan ere.

Ostegunean, Esnatu ala hil liburuaren aurkezpena egin zuten, euskararen egoerari buruzko gogoetarako tartea eskainiz. Atzo, berriz, giro bikainean ospatu zuten bertso afaria Ederki elkartean, Jon Maia eta Unai Iturriaga bertsolariak protagonista zirela. Afarirako jarritako 50 txartelak agortu egin ziren, eta horrela agurtu dute arroarrek aurtengo Korrika auzoan.

Dena den, gaur arratsaldean izango da oraindik Korrikaz gozatzeko aukera Zestoan, eta bihar emango zaio amaiera 24. Korrikari, Bilbora iristearekin batera.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide