Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Korrikaren bueltan giroa sortzeko eta herritarrak animatzeko pentsatu dute ekimena, eta edonork parte hartu ahal izango du. Martxa lasaian egiteko saioa izango da, eta ume zein helduak gonbidatuta daude, ondo pasatzeko antolatutako korrika saioan. Zestoako AEKko kideek azaldu dutenez, kirola egitera ohituta ez dagoen jendearekin pentsatuta antolatu da ekimena, goi-mailako kirolariak mendi-lasterketetarako egiten dituzten estilora. Modu informalean eta umorerik galdu gabe. Entrenamendua Ander Iribarrek (Orbel) gidatuko du, eta bertan korrika egiteko prestaketa lantzeko ariketak egingo dituzte. Beroketa ariketak, berriz, Agiro Mendi Klubeko kideek dinamizatuko dituzte.
Aurtengoan Korrika bitan igaroko da Zestoatik: martxoaren 25ean Arroabetik eta 28an herrigunetik. Horren harira, Korrika Kulturalari Xoxotera egindako irteerarekin eman zioten hasiera otsailaren 28an, eta datozen asteetan beste hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte.
Martxoak 20, ostirala
Arratsaldez — Korrika txikia Aizarnan
Martxoak 24, asteartea
19:00 — “Esnatu ala hil” liburuaren aurkezpena
Arroabeko Elkargunean Garikoitz Goikoetxea kazetariarekin
Martxoak 25, asteazkena – Korrika Arroabean
16:00 — Arroabeko Korrika txikia (eskolatik plazara)
Ondoren — Txokolatada eta tailerrak
17:40 (gutxi gorabehera) — Korrikaren iritsiera Arroabera
Martxoak 26, osteguna
Zestoako Korrika txikia
Bertso-poteoa
Bertsolariak: Aitor Salegi eta Oskar Alberdi
Martxoak 27, ostirala
Bertso-afaria Arroabeko Ederki Elkartean
Bertsolariak: Jon Maia eta Unai Iturriaga
Martxoak 28, larunbata – Korrika Zestoan
Goiz-eguerdi partean — Umeentzako tailerrak
Goiz-eguerdi partean — Bingo musikatu (Barbantxorren eskutik)
17:05 — Korrikaren iritsiera Zestoara
Iluntzean — Hamarru txaranga kaleetan
21:00 — Mokadutxoa eta barrikotea (arkupetan)