22. korrikaren petoa

Korrikaren petoak salgai

Igande honetan, Zestoako Herri Krosa aitzaki hartuta, korrikalari artean, 22. Korrikaren petoak saltzeko postua jarriko dugu Laranjadi plazan, 11:30etik 13:00era bitartean. Petoak saltzeaz gain, Korrika Laguntzaile egiteko aukera ere izango duzue bertaratzen zaretenok: 12 euroren truke Korrikari ekarpen ekonomikoa egiteaz batera, hainbat abantaila lortzeko aukera: deskontuak, asteroko zozketetan parte hartzea…

Gainera, aurten, berrikuntza gisa, eskualde mailako zozketa bat ere jarri dugu abian. Baztanen zortzi lagunentzako asteburu pasa bat zozketatuko dugu apirilaren 8an bertan, Korrika igarotzen den egunean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide