Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Larunbatean, irailaren 7an, eta kuadrilla egunarekin bat eginez Zentroko Gaztetxea irekiko dutela iragarri dute Gazte Asanbladako kideek.
Azken festa izango da, Elizondo eraikina utzi baina lehen, izan ere irailaren 11rako dute eraikinetik ateratzeko agindua eta jada udalarekin irtenbide bat lotu dutela adierazi zuten aurreko astean.
Arratsaldeko 19:00etatik aurrera zabalduko dituzte ateak. 22:00etan DJ Costmix izango da giroa jartzen eta gaueko 00:00etan Gaztetxearen aldeko brindisa egingo dute.