Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Irailaren 10ean, larunbata, izango da kuadrillen eguna. Eguerdian paella lehiaketa egingo da, eta bazkal ondorenerako kuadrillen arteko jolasak antolatzen ari dira gazte asanbladako kideak. Jolasetan parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, gazte asanbladako kideren bati esanda edo gaztetxeko Instagram kontuan (@zestukogaztetxia).