Albisteak

Lagapen hitzarmen berria sinatu dute Zestoako Udalak eta Argiolak

Sinatu berri duten hitzarmenaren helburua, Iraetako futbol zelaiaren eta Zestoako Herri Ikastetxearen teilatuetan plaka fotovoltaikoak jartzea da.

Argazkia: Zestoako Udala

Zestoako Udalak eta Argiolak, Zestoako Energia Berriztagarrien komunitateak, lagapen hitzarmen berria sinatu dute. Iaz, Udalak Aizarnako pilotalekuko teilatua eta Arroabeko eskolaren teilatuko zati bat utzi zizkion Argiolari; oraingo hitzarmenari esker, Iraetako futbol zelaiaren eta Zestoako Herri Ikastetxearen teilatuak ere utziko dizkio Argiolari. Helburua, epe laburrean bi eremu horietan ere plaka fotovoltaikoak jartzea da.

Udalak trantsizio energetikoaren arloan egiten ari den lanketa eta estrategiaren baitan, dagoeneko energia berriztagarrien lehenengo gunea martxan duela adierazi du. Kiroldegiko teilatuan jarrita dauden eguzki plaken bidez sortzen den energia %100ean Udalak bere erabilerarako da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide