Albisteak

LAIAK dendak antolatutako III. Ardo Dastaketa izango da larunbat honetan

Iristear dago LAIAK Dendak antolatzen duen III. ARDO DASTAKETA. Larunbat honetan, Urriak 22, izango da. Eguerdiko 12:30etan ekin eta 14:30ak arte, Lizenziadoaneko plazatxoan eguraldiak laguntzen badu eta bestela Kiroldegiko aterpean.

Hamar upategitako ardoak dastatzeko aukera izango da bertan eta aurten gainera Zamorako La Antigua gaztandegiko gaztak ere dastatu ahal izango dira.

Ekitaldia alaitzeko Eibarko USTEKABE Fanfarrea bertan izango da. Ustekabeko kideak iraileko Amabirjin jaietan ere Zestoan izan ziren giroa jartzen.




https://danbolin.eus/wp-content/uploads/2024/05/azokad_Mesa-de-trabajo-1-scaled.jpg