Laneko Autodefentsa Sareak ere ekin dio ikasturte berriari

Soldata baxuak, lanaldi irregularrak, gehiegizko egutegiak edota bestelako arazorik izanez gero, Urola Erdiko Laneko Autodefentsa Sareak ateak ireki ditu ikasturte berrian ere.
 
2024-2025 ikasturte politikoa hastearekin batera, Laneko Autodefentsa Sareak bere jarduna martxan jarri du berriro ere. Lan eta bizi baldintzak okertzen ari diren garai hauetan (soldata baxuak, lanaldi irregularrak, gehiegizko egutegiak…) arazorik izanez gero edota beste motaren bateko zapalkuntzarik jasanez gero, gurekin harremanetan jartzeko deia luzatzen dizuegu. Esklabak Zentro Sozialistan, las.urolaerdia@gmail.com helbide elektronikoan edota 611641367 mugikor zenbakian aurkituko gaituzue.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide