Albisteak

Lankidetza hitzarmena sinatu dute Zestoako Udalak eta Oinherri elkarteak

Zestoako Udalak eta Oinherri herri hezitzaileak sustatzeko elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Azaroaren 26ko osoko bilkuran onartu zen hitzarmena eta aste honetan egikaritu dute. Herri hezitzaileen filosofiarekin bat egiten duela azaldu du Udalak: “Hitzarmen honekin Oinherri elkartetik sustatzen ari diren herri hezitzaileen sarera gehitu da  Zestoako Udala eta honen heburua, Zestoa herri hezitzaile izateko bidean jartzea da”.

Udalak 1.500 euro ordainduko ditu eta, trukean, Oinherrik eskaintzen duen aholkularitza eta bide-laguntza jaso eta herri hezitzaile ikuspegiarekin filosofiarekin lan egiten duten sareko beste herriekin esperientziak partekatuko ditu.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide