Larunbat honetan Bilbora joateko deia egin du Gure Esku Dagok
Danbolin— 2017-06-07Gure Esku Dago herri ekimenak hitzordu berri baterako deia zabaldu nahi die herritarrei. “Zestoan galdeketa egin genuen maiatzaren 7an. Eta ederra izan zen! Pausu ikaragarria gure herriaren etorkizunerako. Baina bidea oraindik luzea da, pausoz-pauso jarraitu behar dugu lanean” adierazi dute.
Ekainaren 10ean Bilbon izango da hitzordua. Gure Esku Dago gizarte ekimenak Itun Herritarra aurkeztuko du bertan. Horretarako 17:30ean galdera ikur erraldoi bat osatuko da Bilbon elkartutako guztien artean.
Zestoatik autobusa izango da bertara joateko. Larunbat honetan gurutzetik 15:30ean irtengo da autobusa. Autobuserako izen ematea Koiote eta Uztapide tabernetan.
Honako bideo honetan Bilbora joateko deia egiten du Gure Esku Dagok:
IRUZKINDU