Larunbat honetan ekingo diogu berriro oinarrizko produktuen bilketari

Larunbat honetan ekingo diogu berriro ere oinarrizko produktuen bilketei Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan 10:00etatik 13:00etara bitartean. Martxan dira berriro ere oinarrizko produktuen eta elikagaien bilketak 3 herrietan. Udako geldialdiaren ondoren larunbatean ekingo diegu bilketei, eta aurrerantzean, hilean behin burutuko dira 10:00etatik 13:00etara bitartean.

Askotan errepikatu dugun moduan, 500 pertsonatik gorako eskaera dugu, baina momentuz oinarrizko produktuak jasotzen dituzten pertsona kopuruak ez du 240 pertsonen langa gainditzerik lortu, gure gaitasun ekonomikoa dela eta. Urte eta erdiko ibilbidea honetan langileon antolakuntza eta elkartasuna saretzera begira aurrerapauso handiak eman ditugu, modu honetan jende askoren eguneroko zailtasunak pixka bat leunduz.

Hau dela eta, proiektuan zuen alea jarri nahi duzuenok, hiru modutara egin dezakezue ekarpena:
1- Produktuak dohaintzan emanez.
2- Hileroko ekarpen ekonomikoa eginez. Horretarako idatzi 688769047 telefonora.
3- Boluntario gisa parte hartuz.

Urola erdiko Kontseilu Sozialista




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide