Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Sahararen aldeko elikagai eta material bilketa martxan dago oraindik Zestoan, “Piztu itxaropena” lelopean antolatutako ekimenaren barruan, Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetara laguntza bideratzeko.
Herritarrek produktuak uzten jarrai dezakete eskolako sarreran eta herriko dendetan jarritako guneetan. Horrez gain, larunbat honetan, bilketa berezia egingo da udaletxe azpiko arkupetan, 10:00etatik 13:00etara.
Wadna elkarteak parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak, eta eskerrak eman dizkie Saharako herriarekin elkartasunez bat egiteagatik.