Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

“Piztu itxaropena” lelopean, aurten ere Sahararen aldeko euskal karabana abian jarriko da, Euskal Herriko hainbat eragileren laguntzarekin. Ekimen honen helburua Tindufeko kanpamenduetan bizi diren milaka saharar errefuxiatuei laguntza ematea da, eta horretarako elikagai eta material bilketa egingo da datozen egunetan.
Zestoako Wadna elkarteak herritarren parte-hartzea eskatu du, eta janaria eskolako sarrerara eramateko deia egin du urtarrilaren 26tik otsailaren 2ra bitartean.
Horrez gain, herriko dendetan ere elikagaiak uzteko txokoak egongo dira urtarrilaren 31ra arte. Egun horretan bertan, udal etxe azpiko arkupetan ere jasoko dira janaria eta bestelako produktuak, 10:00etatik 13:00etara.
Bildutako material guztia Wadna elkartea arduratuko da jasotzeaz eta bideratzeaz. Egunerokoan oso beharrezkoak diren honako produktuak bilduko dira bereziki:
· Arroza
· Pasta
· Atuna oliotan
· Sardinak oliotan
· Azukrea
· Konpresak
· Lekaleak (babarrunak, dilistak, garbantzuak)
Wadna elkarteak herritarren elkartasuna eta laguntza eskertu nahi ditu aldez aurretik, Saharako errefuxiatuek bizi duten egoera arintzen laguntzeko ekimen honetan parte hartzeagatik.