Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Lehen Hezkuntzako haurrentzat Gaztelekua hemendik aurrera erabilgarri izango dela jakinarazi du Udalak. Barbantxo eta bestelako jarduerarik ez dagoen egunetan, Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako haurrek Gaztelekuko gela handia erabiltzeko aukera izango dute.
Neurri honen helburua da haurrei aisialdirako espazio egoki eta segurua eskaintzea, antolatutako jarduerarik ez dagoen arratsaldeetan ere herriko azpiegiturak aprobetxatuz.Erabilera horretarako arau batzuk ezarri dira. Alde batetik, giltzak kiroldegian hartu eta egun berean itzuli beharko dira. Bestetik, guraso edo arduradun batek hartuko ditu giltzak eta haurrekin egongo da espazioa erabiltzen den bitartean.
Gaztelekua honako ordutegi honetan egongo da erabilgarri:
· Astelehenak: 16:30 – 19:00
· Astearteak: 16:30 – 19:00
· Asteazkenak: 16:30 – 19:00 (hamabost egunean behin)