Albisteak

Xabier Elustondo eta Arkaitz Etxabe garaile Iraetako XXXV. Mus Txapelketa Azkarrean

Ekintzaz jositako festa asteburuaren atarian, ohiturari jarraituz, atzo iluntzean Iraetako XXXV. Mus Txapelketa Azkarra egin zuten Bekoetxe merenderoan. 110 bikotek parte hartu zuten eta horietatik, Xabier Elustondo santiotarra eta Arkaitz Etxabe oriotarra izan ziren irabazleak eta 1000 euroko saria poltsikoratu zuten, garaikurra eta txapelarekin batera. Bigarren postuan gelditu zen Patxi Arruti oriotarra eta Pello Gurrutxaga nuarbetarrak osatutako bikotea, eta 400 euroko saria nahiz garaikurra izan ziren haientzat. Hirugarrenak, 200 euroko saria eta laugarrenak, 100 eurokoa irabazi zuten.

Festa giroak jarraipena izango du bihar arte:

Urtarrilak 24, larunbata

11:55. Txupinazoa eta Vamos al frontón.
12:00. Gaztetxoen pilota partidak.
12:30. Iraetako Pilota Txapelketako finalak.
14:00. Pintxo lehiaketa Gure Ordeka elkartean.
15:30. Gaztetxoen txirrindulari lasterketa.
19:00. Triki-poteoa Naiara eta Maitanerekin.
21:00. Garagardo auzo afaria frontoian.
23:30. Laket taldearen erromeria.

Urtarrilak 25, igandea

17:30. Errota Harria harrijasotzaileen txapelketa.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide