LARUNBATEAN ARRATSALDEKO 4,30 FINALAK JOKATUKO DIRA

Larunbat honetan arratsaldeko 16,30 hasita 2 partida jokatuko dira kiroldegiko frontoian, biak ere Gipuzkoako Pilota Federatutako Txapelketako finalak. Lehenengoa Tolosako bikotea Hernanikoaren aurka arituko da, jubenilen kategorian 2. mailan.

Bigarren partida berriz,  herriko Odriozola eta Salegi pilotariek jokatuko dute Lazkaoko Otxoa eta Garmendiaren aurka. Hauek nagusiak  3.mailan jokatu dute eta finalera sailkatu direnez 2.maila igotzea ere lortu dute. ZORTE ON

Etxetik kanpo berriz, Andoainen , Oier Aldalurrek Finalerdia jokatuko du  Andoaingo Gaztañagaren aurka, Errendimenduko Ekialdeko Txapelketan barne.

Lehengo asteko emaitzak:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide