Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Paperezkoak; altxor bat hilero ekintza ikasturte osoan zehar hilero egiten den hitzordua da, 2 eta 5 urte bitarteko haurrentzat, herriko liburutegian. Saioen helburua txikienak liburuetara hurbiltzea da, ipuinak, jolasak eta sormenarekin lotutako proposamenen bidez, euskaraz eta modu ludikoan.
Urtarrileko saioa urtarrilaren 31n, larunbata, izango da, 11:30ean, liburutegian. Ohiko moduan, haurrek liburuen mundua esploratzeko aukera izango dute, kalitatezko aisialdiaz gozatzen duten bitartean.
Parte hartu nahi dutenek izena liburutegian eman beharko dute, eta izena emateko azken eguna urtarrilak 29, osteguna, izango da.