Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Sarek eta Bake Bideak antolatuta, euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa egingo da datorren larunbatean, urtarrilak 11, Bilbon. 17:00etan abiatuko da manifestazioa La Casillatik.
Zestoatik Bilbora joan nahi dutenentzako autobusa antolatu dute. Arratsaldeko 15:30ean irtengo da Gurutzetik eta manifestazioa amaitutakoan itzuliko da herrira. Autobusean izena eman nahi dutenek herriko tabernetan dituzte zerrendak.