Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Euriagatik, gaur, maiatzak 2an, arratsaldean jokatzekoak ziren finalak datorren larunbatera atzeratu dira. Goizeko 11:00etan jokatuko dira partiduak Zestoako Gurutzeaga frontoian. Gogoratu, Benjaminetan, Oier Aldalurrek jokatuko duela, Eneko Luluagaren aurka. Alebin nesketan, berriz, Julene Arzallus, Maider Aizpururen aurka. Eta, alebin mutiletan, Unai Lizarralde, Jon Mendizabalen aurka. Txapelketatik kanpo jaialdiko azken partida Xabat Sasiain eta Mattin Eizagirreren arteko eskuz eskukoa izango da.