Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ostiralean hasi zituzten festak Lasaon, txupinazoa eta ondoren Maddalen Arzallus eta Andoni Egañarekin bertso afari ederraz gozatu zuten. Gaur, larunbatez txikienen txanda izango da. Umeen txupinazoa, argazki erraldoia eta gaztetxoen bazkaria egin dituzte eguerdia bitartean baina oraindik ere bada zer eginik egitarauan, 16:30ean puzgarriak izango dira eta 17:00etan, txokolatada.
Azaroak 10, igandea
11:30. Idiakaitz Txistulari taldearen kalejira. Erraldoi eta buruhaundiak. Lasaoko abere eta nekazal produktuen azoka-erakusketa.
14:30. Bazkari herrikoia.
Azaroak 11, astelehena
11:00. Meza Nagusia eta Zestoako parrokiko abesbatza.
11:30. Auzoko jubilatuentzat hamaiketakoa.