Albisteak

LASAOKO SANMARTIÑAK – Egitaraua

Asteburu honetan ospatuko dira Lasaon Sanmartin jaiak. Hemen duzue egitaraua:

Azaroak 11, ostirala

  • 11:00etan Meza Nagusia. Zestoako Parrokiako abesbatza.
  • Ondoren auzoko jubilatuentzat hamaiketakoa.
  • 20:00etan Txupinazoa
  • 20:30ean Bertso afaria Egaña eta Mantxi bertsolariekin
  • Ondoren  goizaldeko ordu txikirarte: Trikitilariak HITZEDER ETA TXIBILTER

Azaroak 12, larunbata

  • 12:30etan Umeen Txupinazoa.
  • Ondoren auzoko umeentzat bazkaria.
  • 15:30ean Frontoian haurrentzako JOLASAK, MAGIA…
  • 17:00etan Txokolatada

Azaroak 13, igandea

  • 11:30ean Zestoako Idiakaitz Txistulari taldearen kalejira, LASAOko abere eta nekazal produktuen azoka iragarriz.
  • 14:30ean Bazakri Herrikoia
Bertso afari edo bazkari herrikoirako txartelak eskuratzeko jarri auzotarrekin harremanetan.
Egitarauaz gain, aipatu behar da Lasaon, Zumaiako Yeregi Elkartea, bolondres talde baten laguntzarekin Santa Engraziko ermitako erlojua zaharberritzen ari dela. Hori dela eta, erakusketa antolatu dute zaharberritze eta  konponketa lanak erakutsi eta elkatearen lanaren berri emateko.  Erakusketa lehen “Gureak tailerra” zen lokalean egongo da.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide