Albisteak

[ARGAZKIAK] Lasaotarrak gogoz ari dira ospatzen festa-asteburua

Lasaoko jaiek sagardo onenaren eta bingoko irabazleen izenak utzi dituzte

San Martin eguna asteartean ospatu ondoren, Lasaok euren festen egitarauari berrekin zion atzo iluntzean, txupinazoarekin festari hasiera emanez. Auzoko lokalean egin zuten lehen geldialdia: pintxo artean, bertako sagardo onenak dastatzeko aukera izan zuten auzotarrek. Epaimahaiaren erabakiaren arabera, Elarritza baserriko Jon Azkueren sagardoa izan zen onena.

Ondoren, bingoaren txanda iritsi zen, eta hor ere sariak banatu zituzten; Santos Zubimendi izan zen irabazlea. Giroa ez zen hor bukatu, trikiti doinuek lagunduta luzatu zuten Sanmartinen asteburuko lehen gaua.

Umeen eguna eta festa amaiera gaur

Gaur izango da egitarauko egunik beteen eta azkena. Umeek hartuko dute protagonismo osoa eguerditik iluntzera arte, eta gauean ospatuko dute jaietako agurra, bertso afari batekin. Hauek dira eguneko hitzorduak:

13:00 Haurrentzako txupinazoa, buruhandiak eta erraldoiak.
14:00 Gaztetxoentzako bazkaria, elkartean.
16:00 Puzgarriak frontoian.
20:30 Bertso afaria eta trikitilariak elkartean. Bertsolariak: Amets Arzallus eta Andoni EgaƱa; trikitilariak: Itzeder eta Txibilter.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide