Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Urriaren 24an, ostiralean, Pilmaiquén izango da protagonista Zestoako Portaleko terrazan. Arratsaldeko 19:00etan hasita, publikoak Latinoamerikako sustraietatik sortutako musikaz gozatzeko aukera izango du.
Kantautoreak gitarra eta ahotsaren bidez kontinente oso baten kolore eta erritmoak ekarriko ditu gure herrira, eta entzuleei bidaia berezi bat proposatuko die, tradizioa eta gaurkotasuna uztartuz.
Ekitaldi hau Portale Kultur Elkarteak antolatu du, eta Zestoako Udalaren laguntza dauka.