Albisteak

Lau positibo zenbatu dituzte azken orduetan Zestoan

Lau kasu gehiago zenbatu ditu Osasun Sailak azken orduetan egindako PCR frogetan Zestoan. Eskualdean positiboen kopuruak behera egin du.  Atzo baino 31 kasu gutxiago zenbatu dituzte. Guztira, 53 dira kutsatuta dauden eskualdeko herritarrak: 11 Azpeitian, 10 Azkoitian, 8 Zumaian, 11 Zarautzen, 7 Orion, 4 Zestoan eta beste 2 Getarian. Errezilen, Aian, Aizarnazabalen eta Beizaman ez da positiborik atzeman.

Positibo kopuruak gora egin du EAEn. Osakidetzak 17.890 PCR eta antigeno proba egin ditu azken orduetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta horietatik 1.401 positibo baieztatu dituzte, atzo baino 91 gehiago: 569 Gipuzkoan, 676 Bizkaian eta 142 Araban. Egindako frogen %7,8ak positibo eman dute. Ehuneko hori azaroa hasieratik izan den txikiena da. EAEtik kanpo bizi diren 14 pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Osasun Sailak. Ospitaleratuta daudenen daturik ez du eman gaur Osakidetzak baina ZIUn 133 pertsona daudela jakinarazi dute.

Nafarroan ere positibo kopuruak gora egin du. Atzo egindako frogetan 242 kasu baieztatu dituzte aurreko egunean baino 25 gehiago.  Guztira 3.459 froga egin dituzten eta horien %7ak positibo eman dute.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide